EUROPARI BURUZKO KONFERENTZIA ZABALDU DA

EUSKAL HERRIKO FEDERALISTAK EUROPAREN EGUNAREN AURREAN

Vitoria-Gasteizen, 2020ko maiatzaren 8an

Duela hirurogeita hamar urte Europaren batasun politikoa bultzatu zutenek anbizio federal bat zuten: Europako estatuen arteko interdependentzia eta lankidetza esparruak bultzatzea, «Bakea babesteko ezinbesteko federazio europar baten oinarri zehatzak» sortzen joan behar zutenak (Schuman adierazpena, 1950eko maiatzak 9). Zerumugan zuzenbide-estatuaren balioetan oinarritutako batasun politiko, ekonomiko eta sozial handiagoa ikusten zen.

Itzalek eta egiteke dauden erronkek ezin dute ezkutatu EB nazioz gaindiko integrazio bakarra dela une honetan, non herritarrek ongizate sozial eta ekonomiko eta kalitate demokratiko, bake, askatasun, segurtasun eta giza eskubideekiko errespetu handiagoa duten.

Euskal Herriko Federalistak Elkarteak urteurren hau eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren irekiera ospatu nahi ditu, eta eskatzen du bide europar horretan jarraitzea demokrazia, aniztasuna eta tolerantziaren defentsa, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, aniztasunarekiko eta gutxiengoekiko errespetua, justizia, elkartasuna eta jendearen ongizatea indartzeko.

Europa barne-merkatua baino askoz gehiago izatea behar dugu, eta gizarte eta lurralde-kohesioa eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko politika eta aurrekontu tresnak indartzea. Elkartasuna euroaren gobernantza ekonomikoaren irizpideetan ere txertatu behar da. Euroguneak Diru Batasuna osatu behar du, batasun fiskalean eta paradisu fiskalen ezabaketan aurrera egin eta aurrekontu boteretsua lortu.

Maila anitzeko gobernantzan oinarritutako batasun politikoa behar dugu, tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako autonomia, leialtasuna eta lankidetza babestuko dituen kultura federalean oinarrituta, eta hori guztia estatu kideetako sistema konstituzionalen eta EBko Itunen esparruan kokatuta. Gero eta federalizazio handiagoa proposatzen dugu, Eurotaldearen funtzionamendua, immigrazio, asilo eta muga politika eta atzerri eta segurtasun-politika barne, non erabakitzeko ardatza gehiengo kualifikatua izango den alegia, Estatuak eta biztanleria.

Erreforma instituzionalak Parlamentua eta Kontseilua ganbera biko benetako sistema parlamentario bihurtu behar ditu, era federalean, haien arteko desoreka instituzionala gaindituz. Eta estatuetako parlamentuen parte-hartzea behar bezala antolatu behar da.

Duela zazpi hamarkada nekez imajina zitekeen egindako bidea. Baina aurrerapen hori ez da inoiz hain arrisku handian egon. Atzera itzultzeak, burujabetza nazionalak indartzeak, ez dakar konponbiderik, arazoak larriagotzea baizik. Gure belaunaldiek bukatu gabeko lan horrekin jarraitu behar dute, integrazioa sendotuz.

Egoera zail eta ezezagun baten aurrean jarri du Batasuna COVID-19 pandemiak, pertsonen osasunari eta sistema ekonomikoari larriki eraginez, ongizatea eta integrazio sozial eta ekonomikoa eta egonkortasun instituzionala bera arriskuan jarriaz. Europarra bezalako ekonomia integratu batean erantzun komun batek bakarrik ahalbidetuko du arrakasta aukerekin egoera hain larri honi aurre egitea. Nahitaezkoa da plan erabat europar bat, aurrekontu egoki eta zor-tresna komunekin lurralde mailako integrazio soziala eta Europako hiritar guztien ongizatea babestuko dituena. Duela hirurogeita hamar urte jasandako suntsiketari aurre egiteko balio izan zuen integrazioak. Gaur zeregin horrekin jarraitu beharra daukagu pandemiaren ondorioei arrakastarekin aurre egiteko.